XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kale nagusiaren bigarren tarteko etxeak.

Bigarren kale-atala, hau ere aldapa handi samarrean dagoena, beste kale nagusiarekin ebakidura-puntuan bukatzen da.

Kamino ondoan dagoen 15 zenbakiko etxea ermita izan zen, gaurregun sekulartua eta parroki zentru gisa erabiltzen dena.

Etxe honek bere altxaeretako batetan aurkezten duen kontrahormak dira beraren funtzio erlijiosoaren adierazle.

Beraren oinplano laukizuzena, bertan udal-baskula jarri zen geroztik, bi aldetatik murriztua geratu zen.

Etxe 14 zenbakikoa eraikin kubiko handi bat da, 1700ekoa, bi solairukoa eta harlanduz egina, belarriz molduratutako sarrerak eta baoak dauzkana.